XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

S ikurrak C zirkuituak eratutako edozein gainazal adierazten duelarik.

Antza denez, eremu elektriko honen kausa ez da zirkuitua; eremu magnetiko aldakorra baizik.

Beraz, zer gertatzen da zirkuitua kentzen badugu?.

Hau da, C lerroa zirkuitu elektrikoa izan beharrean edozein kurba geometriko itxi baldin bada, berak mugatutako gainazal batean zehar neurtzen den fluxu magnetikoa aldatu egiten da.

Hau dela eta, egia ote da (5.2) emaitza betetzeko moduan C lerroan ere eremu elektriko bat agertzen dela?.

Erantzuna lortzeko, ezin balia gaitezke orain arte ikusitakoaz.

Baina (5.2) emaitza kasu guzti-guztietan betetzen dela behin eta berriro diosku esperientziak eta, ondorioz, Naturaren legetzat onartzera behartzen gaitu.

Hauxe dugu, ba, Elektromagnetikaren funtsezko lege berria; gaur egun Faraday-Henry-ren lege deitzen dena: Eremu magnetiko aldakorrak, eremu elektriko bat sortzen du bere inguruan, edonolako C kurba mugatzat duen edozein S gainazalen kasuan (5.2) adierazpena betetzen delarik.

Beharbada, (5.2) ekuazioko E magnitudea zer den ez da guztiz argi geratu.

Eremu elektriko deitu diogu; espazioko puntu bakoitzean pausagunean legokeen karga-unitateak pairatuko lukeen indarra bait da.

Hori izan da orain arte erabili dugun definizioa eta bidezko eta komenigarria da horrela egiten jarraitzea.

E eremuaren osagai bat elektrostatikoa izan daiteke, baina beronek ez dio ekarpenik egingo zirkulazio elektrikoari, noski.

Bestalde, egoera fisikoa estatikoa bada, eremu magnetikoak eta, beraz, bere fluxuak ez dute denborarekiko menpekotasunik izango.

Ondorioz, kasu berezi honetan, Faraday-Henry-ren legea emaitza ezagun bihurtzen zaigu; eremu elektrostatiko kontserbakorra dela hain zuzen.

Atal honi amaiera emateko, adibide bat ikusiko dugu.

Kontsidera dezagun bere ardatza OZ delakoan duen solenoide infinitua.

Eman dezagun solenoideko intentsitatea eta, beraz, eremu magnetikoa denborarekiko aldatuz doazela.

Simetria zilindrikoa kontutan harturik, eremu elektriko induzituak r koordenatuaren menpekotasun hutsa izango du, eta C kurba irudiko C1 zein C2 baldin bada, hauxe beteko da:.